22 urte zeramatzaten proba hau jokatu gabe eta aurreko zapatuan, 60tik gora auto gidarik egin zuten Gaztañaditik Gatzagarako bidea. Lehen postuan Aitor Zabaleta bergararra iritsi zen, 02:38,590-ko denboran egin zituen 2,450 kilometroak. Joseba Garciak ohiko Renault 5 GT Turboaz konpetitu zuen eta 15. sailkatzea lortu zuen 03:15,767-ko denbora eginda. Txapelketa Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan puntuagarria da eta Joseba lehena da bere taldean (Renault 5 GT Turboen ligaxkan).