MUGI GERRIA
mugi, mugi gerria
non dago askatasun egarria?
Mugi, mugi, mugitu zuk gerria
gaitzetsi ala dantzatu gure abestia
mugi, mugi gerria
dantzan jarriko dugu euskal herria
mugi, mugitu zuk gerria
garaipenerako aukera irekia
kapitalismoaren matxinada
iraunkorra ta egiaztagarria,
gure birjintasunaren lapurra
bozgarailuetatik
dolar euroen soinu bandak
mezu hutsen bozeramaileak
azkarra ta zikina
petrolioaren sexu grina
dantza pausu neurtuaren erregaia
herdoiltzen ari gara
nola gaitezke gu esna?
Erantzuna dantza eta borroka
kapitalaren izenean, otzandu gaituzte
beraien erritmora, biraka etengabe
bromurotan itota, nahiago gaituzte
milaka Leroy johnson, eder baina ximel
cuarenta principales, eta berrogei lapurrak
jendarte modernoaren, ikur kulturala
makailoa pil-pilean baino, txitxarroa plantxan
inozotasun musikalari, hautsi orratza