Usoa Zumetaren lan grafikoz osatutako erakusketa bihar zabalduko da

plaentxia_com 2011ko uzt. 14a, 14:06

Usurbilgoak hainbat artisteri egindako lana erakutsiko du Oreka Arten, eredutik abiatuta artistekin elkarlanean egindako lanak hain zuzen.

 
 
 
 
 
 
Usoa Zumetak lan grafikoz osatutako erakusketa zabalduko du bihar arratsaldean Oreka Arten. Usurbilen 1969an jaioa, Arte Ederretan lizentziatu zen Leioan eta orduan hasi zen arteari benetan lotzen: "Egia da ordura arte ere artea nire inguruan nuela, baina kasu haundirik ez nion egiten ikasten hasi nintzen arte". 
 
Zumetak hainbat artistek eskatutako lan grafikoen erakusketa ekarri du Soraluzera, J.L. Zumeta, Koldobika Jauregi, Judas Arrieta, Dora Salazar, Blami, Goenaga, Basterretxea eta Hugh McCarthyren lanekin osatutakoa. 
 
Usurbilgoak artistarekin batera egiten du lan: "Eredu batetik abiatzen naiz eta beti eurekin batera sortzen dut, beti elkarlanean eta euren begidarapean eta eskatutakoari jarraituz. Nik teknika menperatzen dut. Azkenean, fundizioko langileek artistak eskatutako eskultura bat tailerrean funditzen duten moduan, nik serigrafia teknika da menperatzen dudana".".
 
Gustoko du egiten duen lana: "Momentuz ez dut nik nere ezer sortzeko asmorik  Beti nahi duzu hazi, baina ez agian bide horretatik. Egiten dudana ere gustatzen zait".

{mosimage} 
 
ORDUTEGIA
Erakusketa bihar arratsaldeko 19.00etan zabalduko da. Irekieretan egin ohi duten moduan, luntxa egongo da. Ordutegiari dagokionez, uztailaren 31ra arte egongo da zabalik, 18.30etik 20.30era astegunetan eta 12etatik 14etara zapatu eta jaiegunetan.