Mendizabalen geldialdia egin dute Kosta ala Kosta udalekuek

plaentxia_com 2011ko uzt. 12a, 13:55

Bi gau egingo dituzte Soraluzen eta bihar kostaldera abiatuko dira, Zumaiara lehenengo eta Zarautzera gero. 

 
 
 
 
 
 
Kosta ala kosta udalekuak iritsi dira Soraluzera. Hemeretzi gaztek osatutako taldea Gorlatik heldu da Mendizabalera eta bertan eman dute atzoko gaua, baserri aurreko zelaian instalatu dituzten kanpin dendetan.
 
Gorlatik, ibilbide megalitikoa ikusiaz eta beraren gaineko azalpenak entzunaz egin zuten Soraluzerako bidea. Arratsaldeko 18.30 inguruan heldu ziren Mendizabalera. Hango abereak ikusi eta baserri mundura hurbiltzeko aukera izan zuten. 
 
Gaur ere bertan egingo dute lo gazteek. Bihar mendialdea alde batera laga eta kostara joko dute. Zumaiara egingo dute lehenengo eta Zarauzko kanpinera gero, azken egunak bertan pasatuko dituzte. 
 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}