Bertsoak eta erromeria San Andresko jaien azken egunean

plaentxia_com 2011ko uzt. 11a, 16:22

{vimeo}26265947{/vimeo}

 
 
  
Zapatuan hasi ziren San Andres auzoko jaiak. Emakumeen Pala Txapelketako finalak jokatu ziren. 1go eta bigarren postuetan, Amaia Argarate-Amaia Ariznabarreta eta Rosa Etxeberria-Alana Berraondo geratu ziren, 30-20ko emaitzarekin. Amaia Ariznabarreta "Arritxa"k bost ediziotan hartu du eta lautan lehenengo postua eskuratu du. 
 
Hirugarren eta laugarren, Lidia Fernandez eta Arrate Gisasola eta Ainhoa Eizagirre eta Ainhoa Zubizarreta, 30-15 irabazi zuten lehenengoek.
 
Ondorengo herri afarira 80 lagun inguru hurbildu ziren eta gauean Kupela taldeak jo zuen. Sexperience soraluzetarrek azkenean ez zuten jo, beste taldearekin izandako gaizki ulertuak medio, eta lehenengoek erromeria luzea eskaini zuten, tartean txerri harrapatzea eta guzti, goizeko 4ak arte aritu ziren, jo eta jo.  
 
Domekan, Atxotegi-Jauregi, Muguruza-Rezustaren arteko pelota partidua jokatu zen eta lehenengoek irabazi zuten, 22-20. Gero, Unai eta Enaitz trikitilariak Beñat Gazteñumendi eta Miren Amurizarekin batera aritu ziren. Arratsaldean berriz, San Andresko III Harria Txapelketa eta Bola txapelketa jokatu ziren.
 
Lizaso eta Egaña bertsolariak arituko dira gaur
Gaur emakumeen bola saria jokatuko dute eta arratsaldean Lizaso eta Egaña bertsolariak arituko dira, urteetako ohiturari eutsiz, eta Laja eta Lutxurdixoren erromeriak girotuko du auzoa. Afaria eta erromeria ere izango dira, iluntzeko 20etatik aurrera. 
 
 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage}