Portugalgo "Calçada Romana" abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar

plaentxia_com 2011ko uzt. 9a, 12:00

Portugalgo Alqueidao da Serrako koroak Zinean kantatuko du eguerdiko 13.00ean.

 
 
 
 
 
 
Ezoziko Ama abesbatzak Portugalgo Alqueidao da Serra herriko "Calçada Romana" abesbatzaren kontzertua antolatu du bihar eguerdirako.
 
Plaentxiako abesbatzako kide bat portugaldarra da, eta bere bitartez ekarri dute koroa Soraluzera. Ezoziko Ama abesbatzeko kideek esan digute aurrerago aipatu herri portugesean jotzeko asmoa dutela. 
 
Eguerdiko 13.00ean izango da ekitaldia Zinean. 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.