Batzordeak osatu eta batzordeburuak izendatu zituzten legealdiko lehen plenoan

plaentxia_com 2011ko uzt. 7a, 13:36

Udalbatzaren agintepeko Erakunde Kolegiatuetarako ordezkariak izendatu gabe geratu ziren, oposizioaren abstentzioaren ondorioz. 

 
 
 
 
 
 
Atzo arratsaldean ez ohiko udalbatzarra egin zuten herriko ordezkari politiko berriek talde politikoak eratu eta batzordeetako ordezkariak izendatzeko.
 
Azken saioaren akta aho batez onartu eta gero, Udalabatzaren osoko bilkurak hileko lehenengo eguaztenean egiten jarraitzeko proposatu zuen Hiart Arluziaga alkateak. Bilduk eta PSE-EEk alde bozkatu zuten, EAJ abstenitu egin zen. Jeltzaleek bi hilean behin batzeko eskaera egin zuten, horrela "saio bakoitzaren 600 euroko kostua aurreztuko litzateke, eta bestetik, behar izanez gero, ez ohiko saioa deitzeko arazorik ez genuke eukiko" azaldu zuen Iker Aldazabalek. Bilduk eta PSE-EEk orain arte moduan jarraitzearen alde bozkatu zuten, EAJ abstenitu egin zen.
 
Batzorde Informatzaile iraunkorren eta berezien sorrera, osaketa eta aldizkakotasuna erabaki zuten ondoren, aldeko 7 botu eta EAJren 4 abstentziorekin, horrela antolatu dituzte:
 
  • KONTU, EKONOMIA ETA HAZIENDA: Hiart Arluziaga, Iker Aldazaba eta Patricia Borinaga.
  • ENPLEGU ETA PERTSONALA: Hiart Arluziaga, Iker Aldazabal eta Soledad del Bosque
  • HIRIGINTZA, LAN ETA ZERBITZUAK: Roke Akizu, Iker Aldazabal eta Soledad del Bosque.
  • HEZKUNTZA:  Hiart Arluziaga, Nagore Zabala eta Patricia Borinaga.
  • KIROLA ETA KIROLDEGIA: Mikel Argarate, Ramon Gallastegi eta Soledad del Bosque.
  • EUSKARA: Mikel Santiago, Nagore Zabala eta Patricia Borinaga. 
  • KULTURA: Lorea de Castro, Nagore Zabala eta Patricia Borinaga.
  • LURRALDE ANTOLAKETA ETA LANDA GARAPENA: Roke Akizu, Ramon Gallastegi eta Soledad del Bosque.
  • OSASUN ETA GIZARTE ONGIZATEA ETA INMIGRAZIOA: Mikel Santiago, Jose Rafael Varela eta Soledad del Bosque. 
  • PAREKIDETASUNA: Lorea de Castro, Nagore Zabal eta Patricia Borinaga.
  • GAZTERIA: Mikel Argarate, Iker Aldazabal eta Patricia Borinaga.

Alkateorde, Tokiko Gobernu-Batzarkide eta Batzorde Informatzaileetako Batzordeburuen izendapenen berri eman zuen ondoren Arluziagak. Lehen alkateordea Roke Akizu izendatu zuen, bigarren alkateordea Lorea de Castro eta hirugarrena Mikel Argarate. Batzorde buruak berriz, modu honetara antolatu zituzten: 
 
Hirigintza: Roke Akizu; Euskera: Mikel Santiago; Lurralde: Roke Akizu; Kirola: Mikel Argarate; Kultura: Lorea de Castro; Osasun: Mikel Santiago; Berdintasun: Lorea de Castro; Gazteak: Mikel Argarate.
 
Oposizioak mozioa aurkeztu nahi izan zuen 
{mosimage}
 
Udalaren ordezkariak izendatzetu aurretik, oposizioak urgentziazko mozioa aurkeztu nahi izan zuen. Ez ohiko saioa izanik eta honen helburua udalbatzaren funtzionamendua zehaztea izanik, Itziar Sagastagoia idazkariak esan zuen ez zuela mozioa sartzeko modurik ikusten eta ezin zitekeela justifikatu.
 
Mozioa ezin sartu eta oposizioa abstenitu egin zen eta Udalbatzaren agintepeko Erakunde Kolegiatuetarako udalaren ordezkariak izendapen gabe geratu ziren. Besteak beste, Debemen, Debegesa edota Mankomunitateko ordezkaritzak. Botu azalpenean Aldazabalek esan zuen erresidentziako eta mankomunitateko ordezkariarekin ados ez zeudelako abstenitu zirela.
 
Argitu behar da, erresidentziako batzordearen ordezkaritza aparte izendatzen dela eta alkateak berak erabakitzen duela zeinek osatzen duen. Hiart Arluziaga, Mikel Santiago eta Mikel Argaratek osatuko dute erresidentziako batzordeko ordezkaritza.
 
{mosimage}