Ingelesezko udalekuez gozatzen dihardu herriko hainbat umek

plaentxia_com 2011ko uzt. 6a, 13:16

Hamasei umek hartu dute parte Atxolin G.E.-ak antolatutako udaleku hauetan. Bi astez ingelesa praktikatzeko aukera paregabe izan dute. 

 
 
 
 
 
Ikasturtea amaituta nahikoa ikasi ez eta oporretako egunak ikasten jarraitzeko aprobetxatu dituzte ume hauek. Atxolin Guraso Elkarteak antolatu dituen ingelesezko udalekuak ekaineko azken astean hasi ziren eta asteon amaituko dira. Denera, 5-11 urte bitarteko 16 ume ari dira ingelesa ikasten. 
 
Adinaren eta ezagutza mailaren arabera bi taldetan banatu dituzte umeak. Arrate Garcia irakasleetako batek azaldu duenez, astelehenetik barixakura eta 10etatik 14etara, ingelesezko ordu bat jasotzen dute egunero gelan, eta gero hainbat ekintza egiten dituzte, den-denak ingelesez: "Aktibitate guztietan ikasleak ingelesa erabiltzera bultzatzen ditugu" dio Garciak.
 
Bi aste hauetan besteak beste, eskulanak egin dituzte, Bergarako pizinetara joan dira, Ezozin "altxorraren bila" jokua egin dute eta Osintxuko bidegorrira ere joan dira.
 
Udalekuak amaitze aldera, aste honetan olinpiadak egingo dituzte eta sukaldean batiduak egiten trebatuko dira.
 
{mosimage}