Gaur hasi eta uztailaren 16ra arte luzatuko dira "Kosta ala kosta" udalekuak. Kukumixo Aisialdi Taldeak, Arrasateko Txatxilipurdi eta Bergarako Jardun aisialdirako taldeekin elkarlanean antolatu dituzte udaleku hauek 14-16 urte bitarteko gaztetxoendako. Bergara, Arrasate eta Soraluzeko 19 gazte eta horiekin joango diren 3 hezitzaileek osatu dute abentura taldea.
Araban hasi eta kostan amaituko dituzte udalekuak
Gaur hasi dira udalekuak, lehen irteera, Garaio ondoko Otaza urtegira egin dute. Hiru bat egun emango dituzte bertan eta hurrengo lotarako lekuak aldatuz joango dira Degurixa, Gatzaga eta Mendizabalen. Soraluzetik kostara joko dute gero, Zumaiara lehendabizi eta bukatzeko Zarauzko kanpinean pasatuko dituzte azken egunak.
{mosimage}
Udalekuen aurkezpen eguneko argazkia.