Bertan dira San Andres auzoko jaiak. Uztailaren 9an, 10ean eta 11n, bertso saioak, pilota eta pala partiduak, herri afariak, umeentzako jolasak eta gehiago antolatu dituzte auzoko jaiak ospatzeko.
Sexperience plaentxiarrek eta urolaldeko Kupelak joko dute
Zapatu arratsaldeko 14.00etan emango zaie jaiei hasiera. 18.00etan Torturaren Aurkako Emakumeen Pala Txapelketako finala jokatu dute eta ostean herri afaria izango da.
Gauean berriz, herriko Sexperience taldeak eta urolaldeko Kupela erromeria taldeek kontzertua eskainiko dute.
Domekan, pilota txapelketak jokatuko dira eta bertsolari eta trikitilariek alaituko dute bazkaria. San Andresko harria txapelketa hirugarrenez jokatuko da, horren ondotik, Bola txapelketaren txanda izango da.
Astelehenean berriz, auzokoen eguna ospatuko dute. Umeendako jolasak, Emakumeen bola saria eta auzotarren bazkaria egingo dira, ondoren, urteetan egin duten moduan, Lizaso eta Egañak botako dituzte bertsoak. Laja eta Lutxurdixok plaza girotuko dute triki doinuekin.
Hona egitaraua, egunez-egun egongo diren ekitaldiak eta orduak zehaztuta:
san andres auzoko jaixak 2011
Uztailak 9 zapatua, GAZTIEN EGUNA
14:00etan jaien hasiera kanpai bueltarekin
18:00etan Emakumeen pala txapelketako finala
20:30ean Herri afaria
23:00etan Sexperience eta Kupela taldeen kontzertua
02:30ean Txerri-harrapatzea eta txokolate jana

Uztailak 10 domeka, JAI EGUNA
12:30ean Meza
13:00etan Atxotegi-Jauregi, Muguruza-Rezusta pilota partidak
13:00etan Unai eta Enaitz trikitilariak eta B. Gaztelumendi eta M. Amuriza bertsolariak
14:30ean Bazkaria bertsolariekin
18:00etan III. San Andresko harria txapelketa
19:00etan Bergarako zezentxoak eta poniak
19:00etan Bola txapelketa
21:30ean Afariak elkartean

Uztailak 11 astelehena, AUZOKOEN EGUNA
12:30ean Meza
13:00etan Umeendako jolasak
13:30ean Emakumeen bola saria
14:00etan Auzotarren bazkaria frontoian
Ondoren, Lizaso eta Egaña bertsolariak eta Laja eta Lutxurdixoren erromeria
20:30ean Afaria eta erromeria

Oharra:
Herri afarirako txartelak egunean bertan salduko dira, San Andresko
elkartean. Menua: Entsalada, bakailau tortila, saiheskia, postrea, kafea
eta kopa
Prezioa: 15 euro