Kanpandorreko erlojua datorren astean konponduko dute

plaentxia_com 2011ko uzt. 1a, 14:29

Bere mantenurako errezagoa den sistema bat ezarri diote erlojuari, eta herriko abadeak esan du joango dela pixkanaka ordua sinkronizatzen.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Duela astebete ingurutik, elizako kanpandorreko erlojua ez dabil ondo. Hasierako egunetan, ordua atzeratu zitzaion; gero, gelditu egin zitzaizkion orratzak eta azken egunotan, aurreratuta dabil baina kanpaiak behintzat, orduan eta ondo jotzen ditu. 
 
Zein da ba arazoa?
Bada Luis Gomez herriko abadeak argitu du misterio guztia. Antza denez, erlojuari sistema berri bat ezarri diote, mantenurako errezagoa dena: "Sistema berri honekin lehen baino errezagoa da erlojuaren mantenua egitea. Astelehenean etorri behar dute arduradunek erlojuari beste ikututxo bat ematera. Eta poliki-poliki, joango da ordua sinkronitzatzen".