"Mugitu Gherrixa" izeneko lipduba antolatu dute Galtzagorrixek datorren uztailaren 16rako, jaien aurreko giroa berotze aldera.
Lipdub-a Euskal Herrian oso modan ipini da azkenaldian, horietako asko herriko ospakizunen harira sortu dira edo aldarrikapenak izan dituzte helburu. Galtzagorrixek azaldu dutenez, Soraluzen egingo denak ere Santiago-Santa Ana jai partehartzaile eta herrikoiak festa giroan aldarrikatzeko modua izango da. Modu berean, jaien aurreko giroa berotzeko eta jendea mugitzen hasteko ere bai.
Eta zer da lipduba? "Kantu
dantzagarri bat oinarri hartuta, sekuentzia bakarrean ahalik eta
jende gehienak abestuz grabatzea da lip-duba, beti ere mugimenduan,
kolore eta espresio ezberdinak falta barik".
Itziarren Semeak taldearen "Mugitu gerria" izan da kanta aukeratua
Uztailaren 16an izango da grabazioa eta herriko kolektibo, talde eta norbanako oro animatu dute bertan parte hartzera. Horretarako, datozen egunotan lipdubean parte hartzeko gonbidapenak banatuko dizkiete herriko talde eta
norbanakoei eta espero dute
300-400 lagun batzea.
Aukeratutako abestia, Itziarren Semeak taldearen "Mugitu gerria" da. Abestiak 4, 55 minutu irauten du eta denbora tarte horretan, herrian zehar honako ibilbidea egingo du lipdubak: Frontoian hasiko da, Plaza Zaharrera jaitsi, Etxaburueta kaletik buelta egin eta Zubi Nagusian amaituko da. Goizean zehar, behar beste entsaio egingo dituztela aurreratu dute.
Entzun abestia hemen