Soraluze Institutuak "eskola jasangarria" ziurtagiria eskuratu du

plaentxia_com 2011ko eka. 30a, 13:05

Azken bost urteotan institutuak "Eskola Agenda 21" programaren barruan egindako lan ona saritu dute. Batzordeko ikasleak.

 
 
 

 

Bertako irakasleek azaldu dutenez, ziurtagiri honen helburua "Eskola Agenda 21 programa modu bikainean garatzen duten ikastetxeen lana, prozedurak eta esperientzia errekonozitzea da". Horretarako galdetegi bati erantzun behar izan diote, sei adierazle hauetan oinarritua: jasangarritasuna, konplexutasuna, prozesua, parte hartzea, elkarlana eta curriculuma:
 
"Ebaluaziorako dokumentazioa bete dugu eta gero Batzorde Ebaluatzaile batek balorazioa egin eta errekonozimendurako proposamen bat aurkeztu die dagozkien sailei. Dokumentazioa, zuzendariak, proiektuaren koordinatzaileek eta irakasle batek bete dugu.
 
Autoebaluazio hau egiteko, ikastetxea gutxienez proiektuan bost urtez parte hartzen egon behar zen. Dokumentazioa bete eta aurkeztu ondoren auditoria bat jaso dugu".
 
Soraluze Insititutuak zortzi urte daramatza proiektu honen barruan eta bost urte bete behar dira bertan gutxienez. Ekaina hasieran jaso du institutuak “Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak” emandako Eskola Jasangarria agiria. Hiru ikasturterako ziurtagiria da eta berarekin batera, 1000 euroko dirulaguntza eta eskola jasangarriaren bandera bat jasoko dute: "Hurrengo hilabeteetan gure institutoan bandera jarrita ikustea espero dugu".  
{mosimage}
Ikasleak udaletxean euren proposamenak aurkezten.