Maiatza hasieran hasi zituzten partiduak 16 bikotek. Horietatik lauk egin dute aurrera eta datorren astean jokatuko dituzte finalerdiak:
Rosa Etxeberria – Alana Berraondo
Arrate Gisasola – Lidia Fernandez
Amaia Argarate – Amaia Ariznabarreta
Laugarren bikotea asteon zehaztuko da.
Txapelketaren seigarren edizio honek maiatzean ekin zion 32 partehartzailerekin. Lau taldetan banatu zituzten, talde bakoitza lau
bikotez osatuz. Bikote bakoitzak sei partidu jokatu
ditu bere taldeko besteen aurka.
Finala uztailaren 9an, San Andresko jaietan
Finalerdietako partiduak datorren astean jokatuko dituzte. Finala berriz, ohiturari eutsiz San Andres auzoko jaietan jokatuko dute, uztailaren 9an arratsaldeko 18.00etan, bertako pilotalekuan.
Jaiak direla eta, parte hartu duten emakumeek jaietako herri-afarian jateko aukera izango dute. Aurrez baina izena emateko eskatu dute, Arranon edo Gaztelupen, uztailaren 3a baino lehen.