San Juan bezpera ospatzeko ekitaldi dotorea prestatu zuten Pil-Pilean Euskara Elkarteak eta Urrats Dantza Taldeak. Iluntzeko 21.00etan adarraren eta txalapartaren soinuarekin batera hasi zen ekitaldia. Ohial baten atzean "Iluntasunetik kimutzen da argia" izeneko antzezpen musikatua egin zuten, horren bitartez, San Juanak euskal kulturan eta mitologian zehar zela jaso diren irudikatu zuten, baita erlijioarekin emandako aldaketak ere.
Sorginak agertu zirenean sua piztu zuten eta bere inguruan dantza eginez udako solstizioari ongi etorria eman zien. Jende asko batu zen suaren inguruan gau majiko hau, urteko oroitzapen txarrak errez ospatzeko. Edabe majiko gozoa ere banatu zen jendartean.
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}