"Sexu askapen mugimendua gaur" mahaingurua Bilgune feministako kideekin

plaentxia_com 2011ko eka. 23a, 18:50
Behin-behineko Komite Arroxak mehainguru interesgarri hau antolatu zuen atzo, ekainaren 28aren inguruko egitarauaren barruan. Bilgune Feministako bi kide etorri ziren gaiaren gaineko euren ikuspuntua ematera. Besteak beste, sistemak berak eraikitako sexualitate eredua bizi dugula kritikatu zuten, edota gure gizartean praktika sexual batzuk beste batzuk baino hobeto onartzen direla, mailakatuta daudela. Horren ostetik Euskal Herriko mugimendu feminista eta LGTB mugimenduaren historia azaldu zuten. Ekitaldia arratsaldeko 19.30 pasatxo zirenean hasi zen eta 21.30 ingurura arte luzatu zen solasaldia.