Plazatik Gaztetxera sariketa jokatuko dute sei bertsolarik bihar Gaztetxean

plaentxia_com 2011ko eka. 17a, 14:46

Josu Urain, Eneritz Artetxe, Ane Labaka, Jon Mikel Mugika, Enaitz Alustiza eta Eneko Beretxinaga izango dira bertsotan.

 
 
 
 
 
 
 
Joan den ekainaren 10ean Markina-Xemeinen abiatu zen "Plazatik Gaztetxera" bertso txapelketa. Bertsolari gazteei plaza eskaini eta bertsolaritza gazte guneetara gerturatzea helburu duena.
 
Markina, Deba eta Elgoibarren ostean, bihar, Soraluzeko Gaztetxean txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko dute sei bertsolarik: Josu Urain, Eneritz Artetxe, Ane Labaka, Jon Mikel Mugika, Enaitz Alustiza eta Eneko Beretxinaga soraluzetarrak.
 
Arratsaldeko 20.30ean otordu goxoa dastatuko dute bertaratzen direnek eta 22.30 aldera ekingo zaio bertso saioari. 
 
Afarirako izen ematea zabalik dago, Arrano, Gaztelupe eta Gaztetxean. 
 
Hurrengo kanporaketak
Ekainak 24, Zumaia
Ekainak 25, Mendaro
Uztailak 1, Mutriku
Finala.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.