Xabier Leteren DVDa asteburuan salgai

plaentxia_com 2011ko eka. 16a, 15:07

Datorren astetik aurrera herriko denda eta tabernetan jarriko dira 6 euroren truke.

 
 
 
 
 
 
Xabier Lete oroitzeko egin zen ekitaldia jasotzen duen DVDa asteburu honetan ipiniko dute salgai kontzejupean 6 eurotan. Zapatuan 19.00etatik 21.00etara eta domekan 12.30etik 14.30era.
 
Datorren astetik aurrera herriko denda eta tabernetan ere egongo dira.

DVDak joan den martxoan Xabier Lete omentzeko egindako jaialdia jasotzen du. Herriko kultur talde, musikari eta norbanakoek hartu zuten parte jaialdian eta Leteren poemak, kantuak zein itzulitako testuak eskaini zituzten. Zinea leporaino bete zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.