Aurten ere sorginek San Juan suaren inguruan dantzatuko dute

plaentxia_com 2011ko eka. 16a, 13:27

Antzezpen musikatua ere prestatu dute. Dantzarako entsaioak berriz, bihar eta eguaztenean egingo dituzte, goiko eskolako patioan. Animatu eta eman izena!!!

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Datorren eguenean San Juan sua egingo da Plaza Barrixan. Pil-Pilean Euskara Elkarteak eta Urrats Dantza Taldeak udako solstizioari ongi etorria emateko egitarautxo bat prestatu dute.
 
Sorgin dantza ere egingo dute noski, entsaioetarako bi egun finkatu dituzte. Bihar lehehengoa arratsaldeko 19.30ean goiko eskolako patioan eta eguaztenean, hilak 22an bestea, leku eta ordu berean. Parte hartu nahi duen guztiak eukiko du dantzak ikasi eta suaren inguruan dantzatzeko aukera. Beraz, animatu!
 
San Juan sua
Ekainaren 23an, Plaza Barrixan
 
Iluntzeko 21.00etan sorgin afari partehartzailea egingo da. Afaltzeko janaria bakoitzak bere etxetik ekartzeko eskatu dute, gero denen artean banatzeko.
 
Gaueko 23.00etan "Iluntasunetik kimutzen da argia" antzezpen musikatua eskainiko dute. Horren ostean, udako solstizioari ongi etorria emango zaio. 
 
Sorgin dantza egingo dute gero suaren inguruan. Urteko oroitzapen txarrak sugarretan desagertzeko, sasi guztien gainetik salto!
 
Gauerdian, edabe majikoa banatuko dute musikaz goxaturik.