Galtzagorrixak Jai Herrikoien aldeko mugimendua topera dabil
Santiago-Santa Ana jai herrikoi eta partehartzaile batzuk prestatzeko
lanean. Aurreratu dutenez, uztailaren 24an herriko musika taldeei eta
musika zaleei begira "Mugittu Gherrixa" ekimena antolatu dute.
Talde eta bakarlari guztiei zuzenduta dago ekimen hau. Sasoi batean
egiten zen RKzulo musika jaialdiaren "nostalgiak" bultzatu
du Mugittu Gherrixa. Jaialdi haretan herriko musika taldeek kantu batzuk
eskaintzen zituzten, eurenak edo beste talde batzuen kantuen
bertsioak abestuz. Emanaldi bereziak ere egoten ziren, djembea eta
txalapartak, DJ-ak...
Datorren uztailaren 24a ere, herritarrek sortutako musikaz bete nahi
dute eta plaentxiarrek oholtzara salto egiteko aukera paregabea izango
dute.
Eman izena jaialdian. Salto taulagainera!!!
Animatu eta eman izena mugitugherrixa@gmail.com
helbidera email bat idatziz eta bertan taldearen izena, estiloa eta harremanetarako bidea zehaztu behar da.
Bestela, ohiko lekuetan: Gaztelupe
Taberna, Arrano Taberna, Gaztetxian, Iratxo Goxo Denda, Entsaioko
lokaletan, Pil Pilean Euskara Elkartian, Soraluzeko Institutuan
Apuntatzeko azken eguna uztailaren 11 izango da. Egun horretatik aurrera hasiko dira jaialdia prestatzeko bilerak.
Bestelako informazioa: galtzagorrixak.wordpress.com