Gaur arratsaldean gogoetarako balioko duen pelikula bat emango du Behin behineko Komite Arroxak. "Transamerica"-k, Sabrina Osbourne "Bree" (Felicity Huffman) izeneko transexual baten bizitza kontatzen du. Ebakuntza guztiz egitear dagoela, seme bat izan zuela jakingo du, Toby Wilkins (Kevin Zegers) eta elkar ezagutuko dute.
Transamerica 2005eko pelikula da, Duncan Trucker-ek zuzendua AEBtan. Saritua izan da nazioarteko zine jaialdietan, bi Oscar irabazi ditu, aktore onenari saria jaso zuen Felicitty Huffman aktoreak protagonistaren paperagatik. Bi urrezko Globo ere jaso zituen.
Arratsaldeko 19.30ean hasiko da proiekzioa Gaztetxean. Osterako, pelikularen ikuspuntuak, iritziak elkarbanatzeko zine-foruma antolatu dute.