Atzo Sodupen jokatu zuen Laskuk, Gonzalez bikote zuela Titin III eta Merin II-ren aurka. Aspek antolatzen duen San Juan torneoa izan zen, 5 koadroren barruan jokatzen dena. Partidu sufritua izan zen, hainbatetan berdindu zuten bi koloreek eta azken uneraino mantendu zen emozioa, nor heldu lehenengo 22ra. Azkenean, Gonzalez eta Laskurainek 22-21 irabazi zuten partidua.