Ekitaldia 12.00etan hasi da etaoraindik herritar asko saio aretora sartu eta sartu aritu diraleporaino bete arte. Izan ere, azken momenturaino ezin jakin zitekeenzer gertatuko zen alkatetzarekin.
Soledad del Bosque eta Lorea de Castrokzuzendu dute ekitaldia, zinegotzi zaharrenak eta gazteenak. Eurenburua alkategai aurkeztu dute hirurek eta botua emateko papeletakbanatu ditu idazkariak.
Hiart Arluziagak bost botu jaso ditu(Bildutik), Soledad del Bosquek bi (PSE-EErenak) eta azkenik EAJko zinegotziek zuri bozkatu dute.
Ez denez gehiengo absoluturik egon, botu gehien jaso dituen zerrendako hautagaia izendatu dute alkate.
Botuen emaitzak jakitean ikusleen txalo zaparrada batek bete du saio aretoa.
Hiart Arluziaga: "Lehentasunezko erronka, hemen eta Euskal Herrian egoera demokratikoa lortzea izango da"
{mosimage}
Hiart Arluziaga oso pozik azaldu da alkate kargua aitortu zaionean: "Pozez gainezka hartzen dugu alkatetza eta prest gaude alkatetzak suposatzen duen ardura haundiari behar bezala erantzuteko. Aldaketa politiko, sozial eta instituzionala hitzetatik ekintzetara eramango dugu.
Lehentasunezko erronka, hemen eta Euskal Herrian egoera demokratikoa lortzea izango da, eskubide nazionalak zein herritar guztien eskubide sozial eta politikoak onartuak izan arte. Bortxa oro desagertzea nahi dugu".
Gero gehitu du egoera ekonomikoak gehien zigortzen dituztenen alde egingo dutela. Bukatzeko esan du “harrotasunez” hartu duela lehenemakume alkatea izatea. Datozen lau urteetan Soraluze hobetzeko lanian jardungo dutela.
Iker Aldazabal EAJko zerrendaburuak Arluziaga zoriondu du lehen emakume alkatea izateagatik:“ Jarrera posibilista bat izan dugu. Egoera ekonomikoa oso konplikatua daukagu denok eta etorkizunean harreman ona izatea espero dugu soraluzetarren alde lan egiteko.”
Irudia Nerea Isasti.