Regina Maiztegi: "Operazio polizial-mediatiko bat antolatu nahi zuten"

plaentxia_com 2011ko eka. 7a, 15:50

Iazko abuztuan atxilotuta eraman zuten Regina Maiztegi plaentxiarra. Bi egun igaro zituen Donostiako komisaldegian, eta denbora horretan ez zuen atxilotze agindurik ikusi. Atxiloketaren ostean salaketa ipini zuen legez kanpo atxilotu zutela argudiatuz. Joan den barixakuan Polizia Nazionaleko kide batek "konfusioa" egon zela argudiatu zuen Eibarko epaitegian. Maiztegik atxiloketak helburu mediatikoa zuela uste du. Irakurri elkarrizketa
 

Zelakua izan zanatxilotze momentua?
Iazko abuztua zan,arratsaldeko 19.15 inguru. Hiru tipo hurbildu jatazen eta kanpokuakzirala pentsatu neban, zeoze galdetzera zetozela. Plakak erakutsieta auto batian sartu ninduen. Ia zegaittik atxilotzen ninduengaldetuta “nosotros somos unos mandados” esaten zosten. Atxilotzeaginduaz galdetuta konturatu nintzan ez zeukela inungo agindurik.
 
Momentu haretan danetik pasatu jatan burutik. Donostiako komisaldegixaneuki ninduen, esan zosten “atxiloketa komunikatua” zela. Dana dala, ze zapatuan nere familixa bisitan etorri zan etazotsen laga ni ikusten. Osogogorra egin jatan.

Ze deklaratu zebanpoliziak?
Konfusino bat izanzala. Beste papel bat zeguala, zela bost lagun kondenatu ginttuenjasotzen zebana eta horrekin konfundidu egin zirala.

Nere abokatuak galdetuzotsan konfusino bat izan bazan, ia zegaittik ez zittuen danakatxilotu, hau da, Audientzia Nazionaleko sententziak eragitten zoskunbost lagunak, eta ez gu bixok bakarrik. Horri Poliziak ez zotsan ezererantzun.
 
Epaia irmua ez bazan ezinzinttuen atxilotu, ezta?
Hori da. Epaiketia 2009koabenduan euki genduan eta epaia 2010eko maiatza bukaera aldera jakinzan. Abokatuekin berbetan helegitea aurkeztia erabaki genduan.Ondorioz, epai hori ez zan irmua.

Esan bezela, auto horretanjende gehixago genden eta ni eta errekurtsoa aurkeztu ez zebanbakarra, Zugaitz Izagirre, atxilotu ginttuen. Zugaitzek ez zebanhelegiterik aurkeztu eta atxilotua izateko zai zegoen, beraespetxeratzeko aginduaren zai. Bere sententzia bazan irmua. Neriaez.

Zuen atxiloketiamediatikoki erabili nahi zebela dinozu.
Argudixo pilo bat dareesateko atxiloketia ez zala kasualidadia izan. Abuztu horretan,mediatikoki erabili zeben notizia hori, atxilotu nindutelaeta espetxeratu nindutela be esan zeben, baina ez gero bi egunetarakalera irten nintzala...

Nere atxiloketia Kataluniaaldian egondako atentatuekin nahastu zeben, ez gu ginala esanez,baina bai prentsari edozer ateratzeko aitzaki hori emonaz. Kristonakbota zittuen bixon inguruan, neretako, operazino polizial-mediatikobat antolatu nahi zeben eta konszienteki egin zeben. Bestela zela daposible 19.15etan atxilotu eta 20etarako ia notizixetan emotia? Bapoliziak filtratutako informazio bat zalako.

Hamen ez zan egon inor nereatxiloketia ikusteko. Zeinek filtratzen dau hori atxiloketa inork ikusi ezbazeban... Poliziak berak informatu zittuan komunikabidiak gureatxiloketaz.

Nik uste dot, Poliziakbenetan nahi zebana bixok Tarragonan atxilotzea zala. Izan be, ni beTarragonan egon nintzan, baina nik ez nekixan Zugaitz han zeguanik,ezta berak be. Astelehen haretan trenian bueltatzeko asmua nekan,baina bi egun lehenago itzuli nintzan Soraluzeko lagun batzuekin. Neretako euren zabalkundemediatiko horretan benetan nahi zebena, ni eta Zugaitz aldi berianeta toki berian atxilotzia zan.

Komunikabide batzuetan ni be Tarragonan atxilotu nindutela esatera iritsi ziren. Zela zekitenTarragonan egon nintzala? Susmoak zabaldu nahi zittuen, baina txartourten jaken... nik ezin dot hori frogatu baina argi daukat.

Zuek ze eskatzen dozue?
Guk eskatzen doguna delitumoduan errekonozitzea da, hau da, atxiloketia legez kanpokua izan dala. Bainaabokatuan sentsazinua da delitua jaitsi egingo dabela, "konfusio"horretara bideratuko dutela.

Zela amaittuko dala espero dozu?
Ez dakigu zetan geldittukodan. Oin zai gare epailiak ze erabaki hartzen daben, delito moduanlagatzen daben edo falta moduan geratzen dan. Baina onartezina dainpunitate hau eukitzia.