Soraluze Futbol Elkarteko zuzendaritzak jakinarazi du datorren denboraldian jokatu nahi duten benjamin eta alebinek taldean izena eman dezaketela.
Lehen eta 2. urteko benjamin eta alebin kategorietako gazteak behar dituzte 2011-2012 denboraldian jokatzeko.
Izena emateko 687 943 879 telefonora deitu edo eskolan banatu duten orria bete dezakete. Deialdia 2000-2001 jaiotako alebinak eta 2003-2003an jaiotakoak benjaminentzat da.
Izena emateko epea eguenean itxiko da. Egun berean,umeen gurasoekin bilera informatiboa egingo dute Txoko kafetegian, lehen kontaktu bat izateko asmoz.
Benjaminen gurasoekin bilera: 18.30ean.
Alebinen gurasoekin bilera: 19.30ean.