Joseba Garcia 14. sailkatu da Gorlara igoeran

plaentxia_com 2011ko eka. 6a, 11:30

Renault Turbo taldeko Kopa txapelketako sailkapenean lehenengoa izan zen 03:07´89 -ko denboraz. Ikusi sailkapena:

 
Bergara eta Elosua artean egiten den Gorlara Igoeraren XX. edizioa jokatu zen zapatuan. 74 partehartzailek 4´9 km-ko ibilbidea egin behar izan zuten izan ziren. Azkarrena, Aitor Zabaleta izan zen, 02:33,47-ko denboraz.
 
Joseba Garcia plaentxiarra 34´42 segundu beranduago helmugaratu zen sailkapen orokorrean 14. sailkatuz. Renault Turbo taldeko Kopa txapelketako sailkapenean berriz, lehena izan zen, 03:07´89 -ko denbora egin zuen. Inhar Amenabar (3:11´01) eta Garikoitz Goñi (3:17´43) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
 
Sailkapen osoa eta informazio gehiago hemen: http://www.eaf-fva.net/
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.