"XXY" film argentinarra eskainiko du gaur Komite Arroxak

plaentxia_com 2011ko eka. 3a, 19:00

22.00etan hasiko da zine-foruma eta ostean pelikularen gainean eztabaidatuko dute. 

 
 
 
 
 
Behin Behineko Komite Arroxak 2007an Lucia Puenzok zuzendutako  "XXY" filma proiektatuko du gaur Zinean 22.00etan.
 
Pelikulak ohikoa ez den gai bat jorratzen du, intersexualitatearena. Protagonista Alex da, Uruguayko Piriápolis inguruko paraje urrun batean bizi den 15 urteko gaztea. Han bizitzea erabaki zuten bere gurasoek, bera jaio eta gutxira intimitate bila joanda. 15 urte joan direnean, gurasoen lagun batzuen eta euren semearen (Álvaro) bisita jasoko dute. Álvaroren aita zirujano plastikoa da eta pixkanaka hara eraman dituen arazoa eta arrazoia argitzen joango dira.
 
Aktoreak, Inés Efrón (Alex), Ricardo Darín (aita), Valeria Bertucelli (ama), Martín Piroyansky (Alvaro) dira. Filma Cannes-ko jaialadian saritua izan zen.