Domekan, inguruko herrietako haur dantzarien etorrerarekin ekingo zaio Haurren Euskal Jaiaren XLI. edizioari. Nobedade handirik gabe, urteroko egitarauari eutsiko zaio. Oñati, Aretxabaleta eta Arrasateko haurrek eta herrikoek elkarrekin dantzan egingo dute herriko kaleetan goizean zein arratsaldean. 200 ume inguruk euskal dantza tradizionalak dantzatuko dituzte eta herriko hainbat txokotan bazkalduko dute. Buruhandiekin emango zaio bukaera egunari.
Aiko taldeak dantza tradizionalak dantzatzen irakatsiko du Erromeria Egunean
{mosimage}Ekainaren 11n IV Erromerixa Eguna ospatuko da Ezozin. Honek ere urteroko egitarauari eutsiko dio. Goizean salda eta txorizoa hartuta Ezozira kalejira egingo da trikitilariek lagunduta. Dantzak eta musikak beteko dute eguna, eguerdian zein arratsaldean, eta bazkaltzeko aukera izango da ermitako atarian eta inguruetan. Bazkaltzeko lekua hartzeko Iratxo goxodendan izena ematekoeskatu du Euskal Jai Batzordeak.
Arratsaldean Aiko taldearekin dantza tradizionalak dantzatzen ikasi eta praktikatzeko aukera egongo da, musikari eta gidarien laguntzaz. Euskal Herri osoan zehar dantzaldi gidatuak egiten ditu Aikok eta Ezozin ere aukera izango da tradizioa berrituz gozatzeko. Bukatzeko mp5 talde eibartarrak girotutako erromeria izango da, dantzarako ohikoak diren doinuekin (Xero Xieteren estilokoa).
Hona hemen egitaraua puntuz puntu:
XLI. Haurren Euskal Jaixa
Ekainak 5, domeka
10.30ean talde gonbidatuei ongi etorria frontoian, hamarretako eta guzti.
11.30ean dantzari eta txistulariekin kalejira herrian zehar.
13.00ean Alardea Plaza Zaharrean.
13.30ean dantzariak etxeetara banatuko dira bazkaltzeko.
14.00etan txistulari eta arduradunen kalejira-poteoa musikariekin.
17.00etan Alardea Plaza Zaharrean.
Ondoren buruhaundiak.
IV. Erromeria Eguna Ezozin
Ekainak 11, zapatua
10.30ean salda eta txorizoa Plaza Barrixan.
11.30ean Ezozira igoeria trikitilarixekin.
13.00ean Erromeria Ezoziko plazan.
14.00etan bazkaria.
17.30ean Aiko taldearekin dantzarako erromeria.
19.00etan mp5 taldearekin erromeria.