"Ez dok armairu/ez don armairu" poesia emanaldia gaztetxean

plaentxia_com 2011ko eka. 2a, 14:10

"Desira desordenatuak: Queer irakurketak (euskal) literaturan" liburutik abiatuz sortutako emanaldia da gaur eskainiko dutena. Irudia komitearroxa.wordpress.com

 
 
 
 
 
 
"Ez dok armairu/ez don armairu" poesia emanaldia eskainiko dute Rikardo Arregi, Mikel Ayerbe, Ibon Egaña, Angel Erro, Kattalin Miner eta Juanjo Olasagarrek gaztetxean.
 
"Desira desordenatuak: Queer irakurketak (euskal) literaturan" liburutik abiatuz sortutako emanaldia da gaur eskainiko dutena. Irudiekin lagunduta, eurek idatzitako, itzulitako edo egokitutako poemak irakurriko dituzte, broma giroan eta umore onari helduta.
 
Arratsaldeko 20.00etan izango da gaztetxean.