Fraisoroko adopzio etxearen gaineko liburua aurkeztuko dute gaur Eibarren

plaentxia_com 2011ko eka. 2a, 12:00

Zizurkilen zegoen etxe honetan 14.000 haur jaio zirela kalkulatzen da. Eva Garciak hango testigantzekin liburua osatu du. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
"Fraisoroko amak, Fraisoroko haurrak" liburua aurkeztuko dute gaur arratsaldean Eibarko Portalea kultur etxeko areto nagusian.
 
Zizurkilen 100 urtez funtzionatu zuen Fraisoro adopzio etxeaz hitz egiten du liburuak, ama ezkongabeen babesleku izan zen eta probintzian arazo zenari irtenbidea emateko eraiki zuen Aldundiak.
 
"Hara joandako amaren bat Soraluzetar baten senide hurbila izan daiteke" 
Gutxigora behera, 14.000 haur jaio zirela kalkulatzen dute. Eta hara jo zuten amak Gipuzkoako hainbat herritakoak ziren. Aurkezpeneko arduradunek Soraluzen berria zabaltzeko eskatu dute: "Baliteke hara joandako amaren bat zein bertan jaiotako haurren bat Soraluzeko senide hurbila ere izatea". 
 
Ia 40 urte dira etxea itxi zutela eta Eva Garcia donostiarrak Fraisoro etxeko historia eta testigantzekin liburu hau osatu du.
 
Aurkezpena gaur arratsaldeko 19.00etan izango da Portaleako areto nagusian.