Galtzagorrixak Jai Herrikoien Aldeko Gazte
Mugimenduak euren logoa berritzeko logotipo lehiaketa bat ipini du martxan: "mugimenduaren izaerarekin bat datorren logoa behar dugu, euskalduna, parekidea, herritarra, belaunaldien arteko harreman sortzailea, askea, amalurran defendatzailea, plaentxiarron herri harrotasuna adierazten duena".
Amets eta ideia freskoekin datoz aurten Galtzagorriak eta horren isla dira barixakuetako asanbladak, 35 pertsona inguru biltzen baitira astero.
Hona lehiaketaren oinarriak:
- EZAUGARRIAK: Mugimenduaren izaerarekin bat datorren logoa izan behar du: euskalduna, parekidea, herritarra, belaunaldien arteko harreman sortzailea, askea, amalurraren defensatzailea, plaentxiarron herri harrotasuna adierazten duena.
- LOGOA: Gaur eguneko logoa ikutu edo berria sortu leike.
- IZENA: Logoari "Galtzagorriak Jai Herrikoien Aldeko Gazte Mugimendua" izena gehitu behar zaio.
- AURKEZTEKO EPEA: Ekainaren 14a. Egun horretan asanbladak aukeraketa egingo du.
- FORMATUA: Paperean, digitalean edo bestelako formatuan.
- HELBIDEA: Pil-Pileanera eraman, galtzagorrixak@gmail.com-era bidali edo batzorkide bati eman.
- SARIA: Galtzagorrien material sorta ikusgarria eta gazte bazkarirako txartel 2.
Informazioa: www.galtzagorriak.org