Julio Gomez leioarrak irabazi du XVIII. kaleko margo lehiaketa

plaentxia_com 2011ko mai. 31a, 16:00

27 partehartzaile izan ziren Soraluzeko kaleak margotzen. Margolanak kiroldegiko erakusketa aretoan egongo dira ekainarren 6tik 11ra.

 
 
 
 
 
 
Soraluzeko kaleko Margo Lehiaketak bere XVIII. edizioa ospatu zuen domekan. Danera 27 margolarik eman zuten izena lehiaketan, 19 helduk eta 8 haurrek. 
 
Helduen mailan lehen saria Julio Gómez Mena leioarrak irabazi zuen. Bigarren eta hirugarren, Piedad Santamaria leioarra eta Esteban Oroz eibartarra izan ziren hurrenez-hurren. 
 
Haurren mailan Xabier Jauntsarats izan zen irabazlea, atzetik Janire Makinai eta Garazi Aizpurua. 
 
Margolanak kiroldegiko erakustaretoan ipiniko dituzte ekainaren 6tik 11ra. Astegunetan 19.00etatik 20.30era eta zapatuetan 12.00etatik 13.30era.