Kiroldegiko uztaileko jardueretaran izena emateko epea zabalik

plaentxia_com 2011ko mai. 30a, 14:59

Egun kiroldegian dabiltzanek ere eman beharko dute izena ekainaren 17a baino lehen. Ikusi ikastaroen zerrenda:

 
Kiroldegiko arduradunek jakinarazi dute uztaileko jardueretarako izen ematea ekainaren 17ra arte egongo dela zabalik. Orain arte jardueretakoren batean aritu denak ere izena eman beharko du uztailean klaseak jasotzeko. 
 
Kiroldegian egin daitezkeen jarduerak
  • Spinning
  • Dantzak
  • Pilates: GAP-BOSU
  • Karate
  • Igeriketa
  • Umeentzat igeriketa intentsiboa: Klaseak goizez izango dira, ekainaren 27tik uztailaren 8ra. Ordutegiak eta taldeak izen emateak amaitzean argitaratuko dituzte, hau da, ekainaren 17an.