Ekainak 28an Gay, Lesbiana eta Trans askapenerako eguna izango dela eta "Behin behineko Komite Arroxa" deituriko taldea sortu da herrian. Komite honek sexu askapenaren aldeko hilabete osoko jardunaldiak antolatu ditu, "borroka egun horretara bakarrik mugatzen ez delako".
Emakume Batzordea, Kultura Saila eta Udal liburutegiarekin elkarlanean bete dute ekitaldiz ekaina. Hilabete guztian zehar poesia emanaldiak, 4 filmeren emanaldiak, eztabaidak eta liburu aurkezpenak egingo dira.
"Ez don armairu / ez dok armairu" poesia emanaldia eguenean
Lehen ekitaldia eguenean egingo den "Ez don armairu / ez dok armairu" poesia emanaldia izango da. Txandaka eta umore puntu gozo batez, Mikel Ayerbe, Kattalin Miner, Ibon
Egaña, Juanjo Olasagarre, Angel Erro eta Rikardo Arregik eurek idatzitako zein beste autore batzuengandik jasotakoak errezitatzen dituzte poesia emanaldi hauetan. Gaztetxean egingo dute, arratsaldeko 20.00etan.
Egaña, Juanjo Olasagarre, Angel Erro eta Rikardo Arregik eurek idatzitako zein beste autore batzuengandik jasotakoak errezitatzen dituzte poesia emanaldi hauetan. Gaztetxean egingo dute, arratsaldeko 20.00etan.
Barixakuan berriz, "XXY" 2007an Lucia Puenzok zuzendutako filma proiektatuko dute Zinean. Ostean pelikularen gainean eztabaida egingo dute.
Sinopsia: "XXY"-k Alexen istorioa kontatzen du. Uruguayko Piriápolis inguruko paraje urrun batean bizi da. Han bizitzea erabaki zuten bere gurasoek, bera jaio eta gutxira intimitate bila joanda. 15 urte joan direnean, gurasoen lagun batzuen eta euren semearen (Álvaro) bisita jasoko dute. Álvaroren aita zirujano plastikoa da eta pixkanaka hara eraman dituen arazoa etra arrazoia argitzen joango dira.
Aktoreak, Inés Efrón (Alex), Ricardo Darín (aita),
Valeria Bertucelli (ama), Martín Piroyansky (Alvaro) dira. Filma Cannes-ko jaialadian saritua izan zen.
Filme gehiago, liburu gehiago, eztabaida gehiago
Ekainak
10, ostirala, 22:00, Zineman:
Filma emanaldia eta eztabaida: “Los chicos están bien” (Lisa Chodolenkok zuzendua, USA, 2010)
Filma emanaldia eta eztabaida: “Los chicos están bien” (Lisa Chodolenkok zuzendua, USA, 2010)
Ekainak 14, asteartea, 19:30,
Gaztetxean:
Filma emanaldia eta eztabaida:
“Transamerica” (Duncan Tuckerek zuzendua, USA, 2005)
Ekainak 16, osteguna, 20:00,
Kiroldegiko Atikoan:
Liburu aurkezpena: “Por el culo”
(Egales, 2011). Sejo Carrascosa egilearekin.
Ekainak 22, asteazkena, 19:30,
Gaztetxean:
Mahainguru eta eztabaida: “Sexu askapen
mugimendua gaur” (Mugimendu feministako zein LGT mugimenduetako kide ezberdinekin)
Ekainak 26, igandea, 20:00, Arranuan:
Filma emanaldia eta eztabaida: “Wild
Tigers I have Known” (Cam Archerek zuzendua, USA, 2008)
Ekainak 28, asteartea, 20:00, Plazan:
Gay, Lesbiana eta Trans askapen eguna.
Elkarretaratzea.