Ezoziko Ama abesbatzak Elgoibarren eta Donostian kantatuko du asteburuan

plaentxia_com 2011ko mai. 27a, 14:03

Donostiako "Olatu Talka" ekitaldian hartuko dute parte domekan, Euskadi osoko musikari eta abesbatzetako kideekin batera. 

 
 
 
 
 
 
Ezoziko Ama abesbatzak bihar eta etzi kontzertuak izango ditu. Elgoibarko txistularien alardearekin abestuko dute bihar eguerdiko 12.30ean.
 
Egun potoloa aldiz, domekan izango da, Donostian egingo den "Olatu Talka" deituriko ekitaldian hartuko dute parte. "Olatu Talka" Donostia 2016an Europako Hiriburua izateko hautagaitzarren alde sortutako ekimena da. Kontzertu jendetsua izango dela aurreratu digute abesbatzako kideek, maila oneneko musikariekin:
 
"Euskadi osoko musikarien megatalde batek eta Euskadi osoko abesbatzetako kideen megaorfeoi batek emango dute kontzertua. Haurrak, gazteak eta helduak izango dira interpreteak, eta Imanol Elizasuk, Javier Alberdik eta Juan José Ocónek zuzenduko dituzte guztiak".
 
Ekitaldia arratsaldeko 19.00etan hasiko da,  Alderdi Ederren.