"Zu ere bertsolari" bertso jaialdia eskainiko dute dute 4. eta 5. mailetako ikasleek gaur Zinean

plaentxia_com 2011ko mai. 26a, 15:54

Herri Ikastetxeko ikasleek eskolan landutako bertsoak abestuko dituzte arratsaldeko 17.00etan. Euren moduan, Gipuzkoa osoko eskola eta ikastoletako ikasleek jaso dituzte ahozkotasuna lantzeko bertsolaritza klase hauek.

 
Plaentxi Herri Ikastetxeko 4. eta 5. mailako ikasleak bertsolari izango dira gaur arratsaldeko 17.00etan.
 
Urte guztian zehar egindako lanketaren emaitza izango da "Zu ere bertsolari" gaurko jaialdia. Hamabost egunean behin, Eneko Beretxinaga bertsolari plaentxiarraren klaseak jaso dituzte eta ordu beteko sesioetan, harik eta modu ludikoenean landu dute bertsolaritza. 
 
Gaur eskainiko dutena, eskolan landutako bertsoak izango dira, bakarka zein bi eta hiruko taldetan kantatuko dituzte.
  
Eskolako irakasleek azaldu digutenez, ahozkotasuna lantzea dute helburu bertsolaritza klaseek eta egunerokoan asko igartzen omen dute soltura hori ikasleengan. Euren moduan, Gipuzkoa osoko eskola eta ikastoletako ikasleek jaso dituzte klase hauek. Urte bukaeran, denen argazki eta bertsoez osatutako liburuxka bana jasoko dute.