#m22 erreakzioak: Iker Aldazabal: "Geu izan gara gora egin dogun alderdi bakarra"

plaentxia_com 2011ko mai. 23a, 14:53

EAJ alderdiko Iker Aldazabal pozik agertu da Soraluzen botu kopurua igo duen alderdi bakarra EAJ izan delako, 80 botu gehiago eta zinegotzi bat irabazi dute.

 
Iker Aldazabal pozik agertu da Soraluzen botu kopurua igo duen alderdi bakarra EAJ izan delako. Hasteko Bilduri zorionak eman dizkio: "Lelengo Bildu zoriondu nahi dogu herriko lelengo indarra izan dalako. Bigarren, eskerrak eman nahi dotsegu gugan konfidantza izan daben soraluzetarrei. Izan be, gu izan gara herrixan gora egin daben alderdi bakarra, 80 botu gehixago eta zinegotzi bat gehixago izango dittugu datorren legealdixan". 
 
Pozik "Bildu efektua" ez delako hain haundia izan
"Gure helburua alkatetzia zan, ez da posible izan baina ikusitta Bilduk Gipuzkoa mailan izan daben gorakadia, gu pozik gare Soraluzen gora egin dogulako, eta finian, Bilduk ez dabelako hain efektu haundixa euki herrixan". 
 
Beste alderdiekin hitz egitea tokatzen dela eta Hiart Arluziaga Bilduko zerrendaburuak deitu zai dagoela.