Urrup Antzerki Taldeak "Cianuro solo o con leche" antzezlana aurkeztuko du Zinean. 1925. urtean kokatzen da istorioa, Laura eta bere amak, 92 urteko aitonaren kexak entzuteaz nazkatuta daude eta aurretik kentzeko aukera sortzen zaienean hasiko dira abenturak. Umore beltza lantzen du antzerkiak.
Gaueko 22.15ean hasiko da antzezlana, Zinean. Sarrera 3 euro, kiroldegiko harrera-gunean ala bertan lehiatilan.
FITXA TEKNIKOA
Egilea:Juan José Alonso Millán.
Zuzendaria:Rosa Rojo.
Antzezleak:Mª Sol Cavero, Amaia Apaolaza, Arrate Leunda, Jose Luis Elorza,Josune Azurmendi, Felix Flores, Martin Etxeberria, Ekain Auzmendi,Iñaki Albisua, Leire Martínez.
Sinopsia:
1925.urteko gau hotz batean, etxetzar batean bizi diren Laurari etaerroberadun aulkian dagoen bere ama Adelari 92 urteren bueltandabilen aitona erretxinaren etenik gabeko kexuekin amaitzeko aukerasortzen zaie. Ama-alabei lehengusu Enrique biltzen zaie, medikuaberau, eta etorrera horrek aldatu egingo ditu gauzak. Pertsonaiahauen ondoan Lauraren iloba zorigabea Justina, honen senar antzuLlermo, Socorro laguna eta Marcial detektibea ereikusiko ditugu. Amaigabeko gau horretan zianuro hutsa edo esnearekinduen katilu batek behin-betirako baretuko ditu kezka guztiak.