Galtzagorrixak ilusioz beteta ekin diote jaiak prestatzeari

plaentxia_com 2011ko mai. 18a, 16:49

Adin ezberdineko 30 gazte jai partehartzaile, parekide eta euskaldunak prestatzen hasi dira. Barixakuro batuko dira Zinean, iluntzeko 21.00etan.

 
 
 
 
 
 
Pasa den ostiralean indartsu bildu ziren Galtzagorrixak herriko jai partehartzaileei heltzeko prest. Adin ezberdineko 30 gazte ingururen sormenez jantzi ziren frontoiko paretak. Ilusioz eta indarrez nahi dituzten jai euskaldun, parekide eta partehartzailei ekiteko.
 
Jai batzorde fresko bat 
Galtzagorrixen ibilbideari errepasoa eman, azken urteen inguruan bakoitzak bildutako balorazioak jaso eta jai batzorde fresko nahiz indartsu bati heltzeko irizpideak markatu zituzten guztien artean. Helburu jakin horiei erantzuteko, sormenari eragin eta hainbat proposamen biltzeari ekin zioten.
 
Barixakuetaro Zinean batuko dira 21.00etan
Aste honetako asanbladan emango zaio jarraipena. Beraz Soraluzeko gazteek hitzordua daukate aste honetan ere, 21.00etan Zineko atean. Animatu parte hartzera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.