Gaur omenaldi beroa jaso dute Karmen Kerejetak eta Martina Zubizarreta plaentxiarrek. 25 urtez jarraian ibili dira kiroldegira joaten, Martinak lehenengo eta Karmenek orain, joateari lagako dio. Karmenek 87 urte ditu, Martinak 89 eta hala ere sasoi oneko daude oraindik.
Taldeko kideek agur beroa egin nahi izan diote lore sorta eder bat eta gozokiak oparituz.