2.-Zeintzuk izango dira lau urte hauetarako zuen taldearen proposamen eta asmo nagusiak?
3.-Zergatik bozkatu beharko genuke zure alderdia?
4.-Euskarari dagokionez zein ekarpen egingo duzue?
1.-Ze balorazio egiten duzu joan den legealdiaz?
Egiada aurrerapenak izan direla, peatonalizazioa, igogailuak, arlo sozialen hornikuntzan hobekuntzak. Baina gehiago sakondu behar da herritarren parte-hartzean eta pertsonentzako, etxebizitza edo enplegu publikoen arloetako zerbitzu sozialetan.
Hirigintza jasangarri bat eta aurrekontu parte-hartzaile doituak nahi ditugu: Industrialdea lehenera ekarri, zabaldu eta ekintza ekonomiko berriak erakarriko ditugu. Zerbitzu enpresak, I+G+B eta babes ofizialeko etxeak kañoi fabrika dagoen lekuan egingo ditugu. Etxebizitza hutsen alokairuaren alde egingo dugu. Trafikoaren berrordenazio bat behar dugu, ordutegi malguagoekin.
Irisgarritasunari dagokionez, eskilara mekanikoak ipiniko ditugu Elizburutik Estaziño kalera eta igogailua Oleako Zubitik bidegorrira. Ingurugiro arloan eguzki energiaz funtzionatzen duten farolak ipintzeko proposatu nahi dugu, baita uraren kalitatearen eta Deba ibaiko espezieen kontrola ere.
Zerbitzu sozialei dagokionez, anbulategia 24 ordu zabalik egoteko lan egingo dugu, eta etxez-etxeko asistentzia zerbitzua osatu. Erresidentzia haunditu eta soraluzetar guztiei plaza bermatu nahi diegu.
Kirola eta kulturaren banakatzea nahi dugu: kultur etxe berria Batzokiko eraikina dagoen lekuan nahi dugu. Horrez gain, gaztetxea eta gaztelekua biak Parrokiako etxea elkarbanatzea ideia ona iruditzen zaigu. Funeral zibilak egoteko ere lan egingo dugu.
Herri Partaidetza: Pil-pilean aldizkarian PC oker itzulita dago, Partido Comunista moduan dator eta ez Herri Partaidetza moduan (Participacion Ciudadana). Gure akatsa izan da, berandu atzeman dugu eta aldizkarian horrela argitaratu da. Barkamena eskatzen dugu itzulpen okerrak sor ditzakeen eragozpenengatik.
3.-Ze ekarpen egingo diozuen alderdiak euskerari?
Euskara gure aberastasun kulturalaren zati da. Ezker Batua-Berdeak alderdian soraluzetar guztiek bi hizkuntza ofizialak ezagutu eta erabili ahalizatea dugu helburu. Horretarako euskalduntzeko zerbitzu publiko batlitzatekeen Euskaltegi baten alde egingo dugu, euskalkia sustatzen saiatuko gara.
Gaur plaentxiarrek krisitik irtetzeko nahia duzue eta EB-B euskal ezker sozial bakarra da, pertsona guztien eskubideen alde lan egiten duena eta enplegu publiko eta kalitatezko baten alde. Zure abstentzioaz edo PSE-PP bozkaz PNV-H1 alderdien politika antisozialak bultzatzen dituzulako eta Aralar-Bilduk independentzia sozialismoari aurrezarriko dielako. Soraluzeko aldaketa sozialaren alde bozkatu Ezker Batua-Berdeak.
1.- Ze balorazio egiten duzu joan den legealdiaz?
Jaso dudan informazioaren arabera, legealdi zaila eta konplikatua izan da, ANV gobernu taldearen jarrera eta posizio eta guzti. Hala eta guztiz ere, Alderdi Popularrak ahalegina egin du akordio muzipalak lortu baititugu eta oposizioko beste alderdi batzuekin gestioak egin.
2.- Zeintzuk izango dira datozen 4 urteetarako asmo eta proiektu nagusiak?
Datozen lau urteerako gure proposamenen zati haundi bat arlo ekonomikoari zuzendu diogu, krisitik errekuperatu eta herrian lana sustatzeko. Austeritatea exigituko dugu kontu publikoetan, eraginkortasuna ditugun errekurtsoak eta aurrekontuek bere fruituak eman ditzan. Ordenantza fiskalak eta tasak jaisteko eskatuko dugu eroste ahalmena hobetzeko. Halaber, udaleko tramiteak sinpletzeko eskatuko dugu iniziatibadun ekintzaileek erraztasun haundiagoa izan dizaten eureni deia eta proiektuak martxan ipintzeko.
Bestetik, Irisgarritasun Plana berriztea proposatuko dugu, puntu beltzen mapa osatu eta bakoitzean behar diren ekintzak bultzatuz. Ezin dugu aparkalekuen arazoa ahaztu, zeinak ikerketa sakona behar duen soluzio onak aurkitzeko.
3.-Ze ekarpen egingo dio zuen alderdiak euskerari?
Arlo linguistikoari dagokionez gure jarrera funtsezko bi printzipiotan oinarritzen da. Batetik pertsona bakoitzak nahi duen hizkuntzan espresatu dadila defenditzen dugu eta horregatik ez dadila kaltetua izan edota ez dezan inongo traba edo zailtasunik aurkitu. Modu berean, euskera denon ondarea dela uste dugu eta ez duela alderdien arteko liskar izan behar. Gure hizkuntzarentzako onena politikagintzatik eta alderdien arteko liskar eta ezberdintasunetatik kanpora geratzea da.
4.-Zergatik bozkatu behardugu zure alderdia?
Alderdi Popularra fidatu daitekeen alderdia da. Lana sortu dadin egoera ekonomikoa hobetzea izango da gure helburua lehen unetik, eta bizilagunen ongi zatea hobetzea helburu. Halaber beti egongo naizelako prest soraluzetarren arazoak, beharrak eta ideiak entzuteko eta euren eskariei irtenbidea aurkitu eta proiektuak bideratzeko.