Atzo Zinean jokatu zen Gipuzkoako Bertso Txapelketan giro politta egon zen. 70 bat lagun hurbildu ziren goizeko saioa ikustera. Itziar Etxezarreta ibili zen gai jartzaile lanetan, epaimahia Zigor Leunda, Iñigo Legorburu, Egoitz Unamuno eta Iban Sukiak osatu zuten.
Gaiei hitzak ipiniz sei bertsolari, Asier
Sasieta, Amaia
Iturriotz, Agin Rezola, Jokin Labayen, Urko Egaña eta Iker Osa.
Maila txukuneko bertsoak osatu zituzten eta berotu ahala gero eta txukunago aritu zirela esan zuten Gpuntuko kritikoek. Baita Kartzelako gaian ere, "Lotsa" hitzari bertsoak egin behar izan zizkietenean, dotore aritu ziren.
Horietatik puntu gehien Aginek lortu zituen. Bere erregulartasuna eta freskotasuna nabarmendu zuten epaileek eta 367 puntu lortu zituen.
Allegro elkartean bapo bazkaldu zuten antolatzaile, bertsolari eta bertsozaleek eta arratsaldeko saioari ekin zioten 17.30 aldean. Antzokia beteago egon zen arratsaldean, 100 lagun inguru batu ziren Zinean.
Bertsolariak ondorengoak, Iñigo
Gorostarzu, Josu Oiartzabal “Xenpelar”, Beñat Lizaso, Felix
Zubia, Xabi Astigarraga eta Odei Lopez. Txukun aritu ziren taula gainean eta umore ona ez zen falta izan.
Kartzelako saioan "Eskuartean duzu nerabezaroan idatzitako egunerokoa" izan zuten gaia. Beñat Lizaso izan zen puntuazio haundiena lortu zuena.
Goizeko saioko puntuazioa:
Bertsolaria
|
Puntuazioa
|
Asier
Sasieta
|
329
|
Amaia
Iturriotz
|
344
|
Agin
Rezola
|
367
|
Jokin
Labayen
|
335.5
|
Urko
Egaña
|
324
|
Iker
Osa
|
317
|
Arratsaldeko puntuazioa:
Bertsolaria
|
Puntuazioa
|
Iñigo
Gorostarzu
|
263.5
|
Josu
Oiartzabal “Xenpelar”
|
254
|
Beñat
Lizaso
|
289
|
Felix
Zubia
|
265
|
Xabi
Astigarraga
|
249
|
Odei
Lopez
|
236
|