Oskorriren Pub Ibiltaria herritik pasako da barixakuan

plaentxia_com 2011ko mai. 10a, 14:44

Emanaldi hauetan ikusleak ere parte hartzen du euskal kantuak abestuz. Kontzertua 19.00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da!

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Oskorri eta Pub Ibiltariarekin gozatzeko aukera egongo da barixaku honetan. Kontzertura doanak tarte politta pasatuko du, mordoxka bat euskal kantu abestuz Oskorriko musikarien laguntzaz 
 
Iluntzeko 19.00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da. 
 
Pub Ibiltariaren proiektua taldearen 25. urtebetetzearen harira sortu zen, erdi ahaztuta zeuden euskal kantuak berreskuratzeko. Dagoeneko 12 disko argitaratu dituzte The Pub Ibiltariarekin.