Preferente mailara igotzeko azken bi partiduak irabaztea komeni zaio Erregionalari

plaentxia_com 2011ko mai. 9a, 15:47

Sorak 1-3 galdu zuen Anaitasunaren aurka. Igoerarako gauzak apur bat zaildu zaizkio. Beasainen aurka jokatu zuten partidua. Luki H.

 
 
 
 
 
 
Erregionalak Anaitasuna "B"-ren aurrean 1-3 galdu zuen zapatuan Ezozin. Honek zaildu egin dio Erregionalari Preferente mailara igoera eta oraindik bere eskuetan dagoen arren, geratzen zaizkion bi neurketak irabaztea komeni zaio. 
 
Azken neurketaren ostean, Anaitasunak Sorari lehen postua kendu dio eta Sora eta Usurbil 35 punturekin berdinduta daude. Bergara "B" berriz, 32 punturekin dago. 
 
ANAITASUNA F.T. "B"   36  
SORALUZE C.F.   35  
USURBIL F.T.   35  
BERGARA K.E. "B"   32  
BEASAIN S.D.   28  
OSTADAR F.T. "B"   21  
GURE TXOKOA K.K.E.   21  
LANDETXA C.D.   12  
MARTUTENE K.E. "B"   8  
10  ASOLEUS   3  
 
 
Afizioari deia
Datorren asteburuan Martutene "B"-ren zelaian jokatuko du eta azken jardunaldian Bergararen aurka neurtuko dira. Horiek biak Erregionalen igoerarako partidu erabakiorrak izango dira. Horregatik, Soraluze Futbol Taldeko kideek zaleei eskatu die asteburu honetan erakutsi duten babesa berriz adierazteko. Azken jardunaldian zaletu ugari hurbildu zen partidua ikustera eta oso pozik daude horregatik. 
 
Kopako partiduak amaitu dira
Sorako beste kategorietako taldeek bukatu dute denboraldia, nahiko postu kaxkarretan amaitu dute.
 
Sorako "B" Erregionalak euren taldetik azkenak bukatu dute. Azken partiduan 1-0 galdu zuten Ikasberriren zelaian. Jubenilek ere 0-2 galdu zuten Ezozin Arizmendi "B"ren aurka. 5. postuan amaitu dute Kopako sailkapenean, Ilintxa buruarekiko 14 puntuko aldeaz. Kadeteek Eibartarrakekin bina (2-2) amaitu zuten. Ez zien askorako balio izan, taldean 5. amaitu dute. 
 
Momentuz beraz, amaitu dute denboraldia. Hala ere, baliteke beste lehiaketa edota ligaxkaren bat antolatzea.