Galtzagorriek jai parekide, partehartzaile eta euskaldunak antolatzeko deia luzatu dute

plaentxia_com 2011ko mai. 6a, 15:04

Maiatzaren 13an bilduko dira goiko frontoian Santiago-Santana jaiak prestatzen hasteko. Herritar guztiei luzatu diote gonbitea. 

 
 
 
 
 
 
Bi hilabete barru ospatuko dira 2011ko Santiago-Santana jaiak eta prestaketekin hasteko sasoia dela iritzi dio Hautserriko Galtzagorrien Jai Batzordeak. Datorren maiatzaren 13an batzarra egingo dute frontoi estalian iluntzeko 21.00etan, meriendatxo batekin lagunduta.
 
Helburua jai parekide, partehartzaile eta euskaldunak antolatzea, irudimenaz eta freskotasunaz baliatuz. 
 
Jaiak antolatzeko Galtzagorrien bilera
NUN: Frontoi estalian
NOIZ: Maiatzak 13, 21.00etan
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.