Euskara elkarteen udalekuetan izena emateko epea hilaren 13ra arte luzatu dute

plaentxia_com 2011ko mai. 6a, 14:10

Abenturaz eta emozioz betetako udalekuak antolatu dituzte uztailerako. Zeren zai zaude izena emateko?

 


 
 
 
 
 
 
 
Debagoienako Txatxilipurdi eta Jardun elkarteak eta Pil-Pilean elkarteak bat eginik antolatutako udalekuen izen emate epea maiatzaren 13ra arte luzatu dute.
 
Udako abenturok 10 eta 16 urte arteko gaztetxoei begira prestatu dituzte, eskaintza zabala dute eta horietako batzuk jada bete dira. Hona udalekuek dakartena:
 
GaraiOn udalekuak: 12-14 urte bitarteko gaztetxoendako, emozioez, naturaz eta sorkuntzaz gozatzeko GaraiOn udalekuak antolatu ditugu. Garaio urtegiaren inguruan astebeteko kanpaldia. Udaleku hauek uztailaren 14tik 21era izango dira.
 
Kosta ala Kosta!: 14-16 urte bitarteko gazteek, abentura izango dute zain, Kosta ala Kosta! Arabatik Gipuzkoara, mendiz mendi, olatuen gainean kulunka bukatzeko! Uztailaren 5etik 16ra izango dira udaleku hauek.
 
Beraz, uztailean abenturaz bizi etanaturaz gozatzea nahi baduzu animatu eta etorri euskara elkarteraizena ematera. Zure zain gaude azken plazak betetzeko!! 
 
Informazio gehiagorako eta izenemateko:
Pil Pilean Euskara Elkartea
Telefono zenbakia: 943751304
Etorri guregana: Errabal 15, 1.solairua, Soraluze
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.