Hauteskundeen aurreko azken Udalbatzarra izango da gaurkoa

plaentxia_com 2011ko mai. 4a, 16:19

Maisuen Etxeen erabilerari argi berdea emateko oinarriak bozkatuko dituzte zinegotziek. Errentariak hautatu eta onartzeko oinarriak ekarriko dituzte mahaira. (Irakurri gehiago)

 
Gaur hauteskundeen aurretiko azken udalbatzarra egingo dute 4 urtean elkarren ondoan egon diren 11 zinegotziek.
 
Eguneko puntu esanguratsuenetakoa Maisuen Etxeetan errentariak hautatu eta onartzeko Oinarriak onartzea izango da. Oinarri hauek Hirigintza batzordean eztabaidatu dira eta horiek onartuta, Maisuen Etxeak erabiltzen hasi ahalko dira. 
 
Horrez gain,  Soraluzeko Udalaren eta Soraluze Futbol Taldearen arteko hitzarmena onartzea bozkatuko dute, horren bitartez Ezoziko futbol zelaiko instalazioen erabilpena arautuko dute.
 
Bestetik, etxez-etxeko laguntza zerbitzuko erabiltzaileen artean botiken erabilera optimizatzen duen programa garatzeko, udalaren eta Gipuzkoako Botikarien Elkargoaren arteko lankidetza hitzarmena bozkatuko dute zinegotziek.
 
plenoa_danak.jpg 
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.