Apirilaren 30ean VI Udanara Igoera
jokatu zen Oñatin. Helmugan lehena Aitor Zabaleta izan zen 00:02:21.144 denbora eginda. Joseba Garciak 5GT turboarekin konpetitu eta
sailkapen ofizialean 13. postua eskuratu zuen, 00:03:00.852 denbora
eginda. Garciarena moduko autoek “Renault Kopa”n hartzen dute parte
eta txapelketa horretan lehen postua eta garaikurra eskuratu zuen
Garciak.
Istripuz betetako lasterketa
Igoeran hainbat istripu larri izan
ziren. Entrenamenduetan auto bat bere bidetik irten eta sei lagun
zauritu zituen; bigarren “paellan” gizon bat hainbat metrotatik
behera erori zen. Sailkapena osatzeko lehen lasterraldia bakarrik
hartu zuten kontuan.
Herri arteko pilota txapelketan Nagusiak garaile
Arane kiroldegian Gipuzkoako herri arteko txapelketako partiduak jokatu zituzten Soraluze eta Elgoibarrek. Herriko Kadeteak eta Jubenilak ez ziren 22ra iritsi. Atxotegi eta Jauregik baina, 22-11 irabazi zien Elgoibarko bikoteari.
Herri arteko txapelketa
Soraluze
(kadeteak) 17
Elgoibar (kadeteak) 22
Soraluze
(Jubenilak) 2
Elgoibar (Jubenilak) 22
Soraluze
(Nagusiak) 22
Elgoibar (Nagusiak) 11