Goazen Herri Urratsera!

plaentxia_com 2011ko api. 30a, 03:30

Iparraldeko ikastolen aldeko festara joateko autobusa antolatu du Pil-pileanek. Bazatoz lakura?


Maiatzaren 8an, domekan, goizeko 8:45ean Estaziñotik irtengo da autobusa Senpererantz, urteroko jaian musika, antzerki eta bestelako ekimenekin gozatzera, eta bide batez Iparraldeko ikastolen aldeko aldarria egitera.Itzulera berriz, 19:30etan Senperetik.
 
Laku bat munduan
Lelo hau hartuta ospatuko da aurtengo Herri Urrats . Berri Txarrak taldeak ipini dio musika eta Sustrai Colinak hitza aurtengo kantuari , baita bideo klipa osatu ere. Egunean bertan Berri Txarrak taldea han izango da, Luarna Lubre, Tapia eta Emon taldeekin. Dantzarako, kanturako eta jolaserako ekitaldiak izango dira lakuaren inguruan.
 
{youtube}zB4SCjMaKRs{/youtube}
 
Izena emateko: Iratxo goxodendan eta Gaztelupe eta Arrano tabernetan, maiatzaren 5a (eguena) baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.