Eserialdia deitu du Bilduk "Eskubide guztien alde"

plaentxia_com 2011ko api. 29a, 11:36

Gaur, barixakua, iluntziko 20:00etan eserialdia egingo da Bildu Soraluzek deituta, kontzejupetik Plaza Zaharrerantz bi ilara luze osatuz. "Eskubide guztien alde, ilegalizazioen kontra" lemapean egingo da eserialdia.

 
 
 
Estatu espainiarreko abokatuak Bilduren zerrendak inpugnatu ditu, tartean Soraluzekoa. Horren salaketa egiteko, "ekintza horrek ekar ditzakeen ondorioak" salatzeko, eta "estatuaren mehatxu eta eraso guztien aurrean eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko" izango da gaurko ekimena, Bildu Soraluzek azaldu duenez. 
 
Koalizioak aditzera eman duenez, "azkenengo hilabeteetan ilusio giroa bizi dugu Euskal Herrian. Fase politiko berri batean sartuak gara eta horrek itxaropena ekarri du herrira.Baina estatu espainiarra trabak jartzen ari da ekin diogun bide berri honi." Bilduren zerrendak inpugnatzea bide horretatik doala dio, koalizioa ilegalizatzeko asmoarekin.